DANOkBAT proiektua garatu zen, modelo antolatzaile bat eratzeko helburuarekin, horretarako, erakundea ordezkatzen zuten 70 pertsonekin egin zen lan. Horrela lortu zen ezartzea ze balore eta lidergo mota nahi zuten bere modeloarentzat. Azkenik, hau dena martxan jartzeko beharrezkoak ziren 5 proiektu diseinatu genituen.
DANOkBAT proiektuak inflexio puntu bat izan da enpresarentzat, bai emaitzengatik, bai hau landu den moduagatik.
IDR tenperatura altuko isolamendu irtenbideak eskaintzen dituen enpresa bat da, bertan belaunaldi aldaketa eta eskaintzen dituen zerbitzuen hazkuntza bat bizitzen ari dira. OPE Consultores etorkizuneko proiektua garatzen lagundu egin zion, negozio modeloan eta barne funtzionamenduan oinarrituz.
Urnietako IPARLATeko taldearekin batera antolakuntza Industrialaren Eredua diseinatu eta balioztatu dugu. Eredu hau taldeko beste kokapenetan ezartzeko aurreikusi da ia egokitzapenik gabe. Proiektua garatzeko enpresako pertsona guztien iritzia kontuan eduki da, proiektuarekiko hauen konpromezua bilatuz. Azkenik, proiektua aurrera eramateko lan plangintza bat ezarri dugu.
Aurrez diseinatutako Pertsonetan oinarritutako Eredu Industrialaren ondorioz, IPARLAT-eko taldearekin lan egin dugu Urnietako ekoizpen plantan eredu honen oinarri nagusiak ezartzen. Eraldaketa, nagusiki, antolakuntza eta ekoizpen arlotan ardaztu da, Eredu Industrialaren etorkizuneko iraunkortasunerako oinarri sendoak sortuz.
LOIRE-ko taldearekin SERVICE saila berregituratu da, antolakuntza eta eguneroko kudeaketa optimizatzeko. Sailaren hazkundea dela eta, SERVICE departamendu izatetik negozio izatera bilakatu nahi izan da. Horretarako, antolakuntza, postuen bete-beharrak eta kudeaketa eta koordinazio organoak definitu dira. Azkenik, hauek aurrera eramateko ekintza plan bat definitu eta Loireko taldearekin ezartzean lan egin dugu.
IDK-k, hazten dagoen eta zirkuitu elektronikoak egiten dituen enpresak, antolakuntzaren hausnarketa egiteko beharra ikusi du.
OPE Consultores-ek erronka estrategikoei egokitutako antolakuntzaren garapenean lagundu dio IDK-ri..
Munduan gizarte solidarioagoa, bidezkoagoa eta zuzenagoa lortzea helburu duen entitatea da Emaus. Hausnarketa estrategikoa burutu ondoren, OPE Consultores-ek antolakuntza ereduaren garapenean laguntza eman die, pertsonei gehien laguntzen diena. Partaidetza metodologiak erabiliz eta adostasun zabala bilatuz garatu da lan hau, proiektu honek jarraitzen zuen helburuarekin koherente izanda.
Sektore ezberdinetan tratamendu termikoko instalazioak garatzeko proiektuak garatzen dituen erakundea da. Estrategia errazago eta egokiago ezartzeko, OPE Consultores-ek antolakuntza berri bat garatu du, erakundeko pertsona garrantzitsuei hazten lagunduz.
Altzairuzko hodiak, automaziorako hodi-osagarriak eta letoizko barrak eta hegaxkak egiten dituen enpresa da. OPE Consultores-ek GARAY-ri sailen, erantzukizunen eta zeharkako pertsona guztien funtzionamenduen birplanteatzean lagundu dio, merkatuko malgutasunaren eta eskaerei egokitu ahal izateko bere fabrika.
Adineko pertsonen eta ezinduen bizitza kalitatea hobetzea bilatzen duen fundazioa da. MATIA FUNDAZIOA-k OPE Consultores-ekin lan egin du zerbitzu zentraletako jarduera administrarietako optimizazioan, erabiltzaileen zerbitzuak ziurtatzen eta eraginkortasuna bermatuz.
CICCren proiektuaren operazio planaren garapena ahalbidetzen duen antolaketa eredua diseinatzea eta martxan jartzea. Proiektuetan oinarritutako kudeaketa eredua inplementatu zen, eta horrekin koherente ziren antolaketa printzipioak ezarri ziren.
IBARMIAren negozio ereduaren estrategiaren arabera diseinatutako antolaketa eredua; horrekin, kudeaketa eredua, antolaketa-egitura, organo erabakitzaileak, erantzunkizunak, etab. determinatzeko.
Helburuko merkatuaren testuingur zaila kontuan hartuta analisi bat egitea eta, ondoren, emaitzen araberako erabakiak hartzea eta erakunde eraginkor bat lortzeko hartu behar diren neurriak ezartzea, enpresaren emaitzak hobetzeko.
AFM klusterrak eta AMT elkarteak osatutako entitatearentzako antolaketa proposamena. Horren aurretik, bi erakundeen antolaketaren analisia egin eta etorkizunean aurrera eramateko estrategia definitu zen, Zuzendaritza batzordearen eta horren estatutuen egitura finkatuz, antolaketa egitura eta organo erabakitzaileak aukeratuz, etab.