Domoalert 2012an eratu zen startup berritzaile bat da. Bere xedea domotika goitik behera eraldatu eta bere erabilera gizartera hedatzea da. Horretarako modu berritzailean konbinatu ditu aurrerapen teknologiko ezberdinak eta abantaila eta funtzionaltasunetaz baliatu eta oztopoak gainditzeko soluzio baliagarri, erabilterrez eta merkeak jarri dituzte merkatuan. Domoalerti buruzko informazio gehiago hemen: https://domoalert.com
Hazten Ikasi Klaus North Katedradun alemaniarrak garatutako metodologia da. Ingurune nahasietan abantaila konpetitiboei eutsi eta gaitasun dinamikoak garatzeko, enpresetan hazkundea eta ikasketa uztartzen ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, 2012 eta 2014 bitartean Urola Garaiko 9 ETErekin eta Buruntzaldeko beste 8 ETErekin hazkunde proiektuak aurrera eraman ditugu, UGGASA garapen agentzia, Andoaingo Udala eta BIB, Koop. E.rekin batera. Hazten Ikasiri buruzko informazio gehiago hemen: www.haztenikasi.net
Berrikuntza Taldearen kontsolidazioa AKABAren antolaketa barruan, berrikuntzaren kudeaketa zikloa koordinatu eta lideratu dezan, berrikuntza proiektu ezberdinak identifikatuz eta garatuz.
Produktu berri bat merkatu berritan ustiatzeko negozio eredu berri baten definizioa.
Produktu berrien sorrerarako eta jada existitzen diren produktuen dibertsifikaziorako berrikuntza prozesua, markaren posizionamendu berria, bitartekaririk gabeko web bideko banaketaren kanalari bultzada, produkizo-prozesuak automatizatzeko makina propioen garapena eta partnerren bilaketa Estatu Batuetan.
Ahozkotasunaren inguruan ikerketak egiteko ekimen berritzailea martxan jartzea ondorengo erakundeen laguntzarekin: Gipuzkoako Foru Aldundia, Villabonako Udala, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Kutxa eta Eusko Jaurlaritza.