OPE Consultoresopeconsultores.es

Kasu arrakastatsuak – Estrategia

ATECNA  - 2020ko estrategia era partekatuan

Atecna-ko taldearekin lan egin dugu 2020ko negozio estrategiaren diseinuan. Zerbitzu aurreratuak eskeintzen dituen enpresa honek talde gaztea eta gaitua duenez, proiektu partekatua sortu nahi zuen hauekin. Proiektu estrategikoen ezarpen arrakastatsua eta eraginkorra lortzeko antolaketa eredua bezeroarekin adostu da.

ALECOP  - 2020ko Estrategia

ALECOP-ekin beraien 2020ko plan estrategikoa garatu dugu. ALECOP formakuntza proektuak garatzen dituen eta hezkuntzarako ekipamendua diseinatzen eta garatzen dituen enpresa da, espainiako merkatuko liderra izanik. Plana garatzeko antolakuntza erronka berrietara egokitu da eta azkenik, lan lerroak eta proiektu estrategikoak definitu dira..

KIROLBET (GRUPO KIROL)  - Agile Estrategia

KIROL enpresa taldeari bere estrategia orokorra definitzen eta sail bateko estrategia zehazten eta hedatzen lagundu diogu, zeharkako proiektu baten bitartzen. Partekatua, bizkorra ("agile") eta taldeko ezaugarriei egokitzen den estrategia moldatzeko prozesuak eta metodoak ezarri dira.

FUNDICIONES DEL ESTANDA  - Laguntza negozio eredua definitzen

Fundiciones del Estanda-ren zuzendaritza batzordeari laguntza eman diogu (bideratzaile edo bultzatzaile bezala) 3 urterako negozio eredua definitzen eta ezartzen. Prozesua Zuzendaritza Komertzialak zuzendu duelarik, ikuspegi potentzial handiko eta produktibo-teknologikoki eskuragarriak diren eremuen etorkizuneko garapen lerroetara zuzendu da, Zuzendaritza Tekniko-Industrialarekin elkarlan estua emanez.

Casos de éxito - Estrategia

BIDASOA ACTIVA - Elkarlana Irungo eta Hondarribiko Zerbitzu Aurreratuko enpresen artean

Irun-Hondarribiko zerbitzu aurreratuko enpresen arteko elkarlanaren sustatzea helburu duen proiektua. Honetan, enpresa talde egonkor eta konprometitu bat sortu da, negozio aukera berriak aurkitu dira (sortze bateratuarekin) eta merkatuarekin (bezero potentzialekin) kontraste bilerak egin dira marketing prozesu espedizionarioaren bitartez. Aukera hauez gain, praktika automatikoki egin ahal izateko talde dinamika sistematikoa sortzea lortu da.

Casos de éxito - Estrategia

ASOCIACIÓN DE SIDRA NATURAL DE GIPUZKOA - Sagardo sektorerako produktu gastronomiko turistikoen sorrera eta abiaraztea

Gipuzkoako sagardo naturalaren ekoizle nagusiei zuzendutako proiektua, non produktu turistiko-gastronomiko eraginkorrak zehaztu, antolatu eta abiaraztu dira. Prozesu hauek saio teoriko-praktikoen eta aholkularitza pertsonalizatuaren bitartez garatu dira. Estrategiarekin, negozio ereduarekin eta bezero posibleen profilarekin bat datozen berebiziko esperientziak diseinatu dira, bakoitzarentzako egokituak eta bisitariarentzako erakargarriak. Honela, merkatuaren aukerei erantzuna ematen dien zerbitzu aukerak zabaltzen dira.

Casos de éxito - Estrategia

FRIGOLAN - 2015eko Plan Komertzialaren garapena

Instalaciones Frigolan hotz industrialeko proiektuak burutzen dituen enpresa zumaitarra da. Proiektu honetan Frigolanen Plan eta Eredu komertzialak garatu dira, hiru atal nagusi landuz: kontratatzeko ahalmen handia duten sektoreen aukera komertzial berriak, funtsezko pertsonak zuzendaritzan eta garrantzizko postuetan sartzea, eta partekatutako proiektua ezartzen hasteko barne borondatea eta konpromezua.

ERAIKUNE – Cluster de la Construcción de Euskadi

ERAIKUNE – Plan Estrategikoa eta Komertziala

Proiektuaren helburu nagusia, 2018ra begira, Eraikuneri bere plan estrategikoa lantzen laguntzea izan da. Hori dela eta, etorkizunean iraunkortasuna zihurtatzen duten proiektuak identifikatu dira eta kudeaketa eta gobernantza ereduak ezarri dira. Berriki, 2017ko Plan Komertziala garatzen lagundu diegu.

AFM – Plan Estratégico

AFM – Agile Estrategia eta antolakuntza

Etorkizunako erronkei aurre egin ahal izateko, OPE Consultoresek AFM-rekin lan egin du erakundea era bizkor batean egokitu dadin (Agile) prestatzen. Horretarako, gai ezberdinen inguruan hausnarketa, formakuntza eta prozesuen definizioa egin da hurrengo gaietan: estrategian, kudeaketan, antolakuntzan eta pertsonetan.

Vera-Cruz

COLEGIO VERA-CRUZ - Hausnarketa Estrategikoa

Proiektuak, 2017ra begira, Vera Cruz ikastetxeari bere hausnarketa estrategikoarekin laguntzea du helburu. Proiektuan lan lerroak eta proiektu estrategikoak landu dira (merkatukoak, antolakuntzakoak, pertsonenak eta pedagogikoak). Horretarako, orientabide berriak erabili dira, hauek zehazki definitu ahal izateko.

Transportes Bidasoa

TRANSPORTES BIDASOA - Antolakuntza eredua eta Estrategiaren hedapena

Antolakuntza eredu berria diseinatzeko oinarri den marko estrategikoaren definizioa. Eredu honek garrantzi handia izan du zuzendaritza komite berriaren sorrerarekin bat etorri delako, hauen ideia, proposamen eta estilo berriekin batera. Aldi berean, talde berriari urteko Kudeaketa planean marko estrategikoa zabaltzen lagundu da (urte ezberdinetan landu den arren, lehenengo urtean pisu handiagoarekin). Etorkizuneko ezarpena lortzeko jarraipen eta kontrol sistemak ezarri dira.

San Martin

SAN MARTIN - Bezeroaren profilaren, irudiaren eta posizionamenduaren azterketa

San Martin-eko eragin eremuan, bezeroen profila, irudia eta posizionamendua aztertzea eta zehaztea izan du helburu. Hurrengo alderdiak eduki dira kontuan: nabarmentasuna, merkatal zentro gustukoena, zentroaren balorazio orokorra, irudia, lehiakideekiko posizionamendua, garatutako jarduera ezberdinen balorazioa, markaren sendotasunaren neurketa eta San Martin-en balio erantsiaren identifikazioa.

HOTEL PARMA - Plan Estratégico

HOTEL PARMA - Estrategia eta Negozio Eredua

2018ra begira, Hotel Parma-ko pertsona guztiek partekatzen duten estrategia garatzen lan egin dugu. Horretarako, merkatuen, bezeroen, datu ekonomiko-finantziarioen, antolakuntzaren, eta abarreko infomazioa partekatu da langileekin abiapuntu bezala. Ikuspegia, balioak, lerro eta helburu estrategikoak definitu ondoren, ekintza plan bat finkatu da helburu estrategikoak beteko direla bermatzeko.

 

CARTONAJES LIMOUSIN - Hausnarketa Estrategikoa eta laguntza Zuzendaritzari

Negozioen plan estrategikoa garatzeko eta gauzatzeko prozesuan lagundu diogu LIMOUSIN enpresari. Honetan, hurrengo 2-3 urteetan ezarri behar diren proiektu estrategikoak lehenetsi dira. Proiektua zuzendaritzak gidatu du, enpresako arlo ezberdinen laguntzarekin, batez ere, arlo Komertziala eta Produkziokoa. Hurrengo alderdiak landu dira: etorkizuneko hobekuntza eta aukera komertzialen identifikazioa eta hauen lehentasunak adieraztea, behar tekniko-produktiboak, komertzialak, ekonomikoak eta/edo kide izango diren antolakuntzak; enpresaren beharretara egokitzen diren ekintzak eta baliabideak; eta enpresa barnean elkarlana sustatzen duten dinamikaren eta lan kulturaren sorrera.

Casos de éxito - Estrategia

TARTE - Ondorengotza prozesua

TARTE-k, klimatizazioko enpresak, ondorengotza prozesu arrakastatsua izan du, OPE Consultores-en laguntza zutelarik. Jabetza aldaketa honetan 3 bazkidetatik enpresako langile guztietara pasa da.  

Casos de éxito - Estrategia

PREMANK - Langileen sarrera enpresako kapitalean

Langileak kapitalean sartzeko prozesuan lagundu diogu Premank-eko jabetzari. Partaidetzaren erosketa-salmenta diseinatzen eta gauzatzen lan egin dugu. Honetan, bazkide guztien arteko erlazioak jasotzen dituen itun soziala landu dugu bazkide berrien artean. 

Casos de éxito - Estrategia

ADILAN - Enpresa taldearen sorrera

Durangaldea eskualdeko 3 enpresekin -BETSAIDE, S.A.L., FURESA, S.COOP. eta SEBA COMPONENTES Y MECANIZADOS, S.A.- eta IK4-AZTERLAN-ekin, metalurgian espezializatutako ikerketa-gunearekin, beraien arteko bateratzean lan egin dugu. Honetan ADILAN GROUP sortu da. Bateratze honen bitartez, 150g-tik 1.000kg-tara burdinurtutako piezei ADI (Austempered Ductil Iron) irtenbideak indartzea lortu da komertzial, garapen eta produkzio arloetan. Indartze hau balio katearen prozesu guztietan lortu da: garapen teknologikoan, galdaketa nodularrean, tratamendu termikoan eta mekanizazioan. ADILAN GROUP-en inguruan informazio gehiago hemen: www.adilangroup.com

Casos de éxito - Estrategia

CASA ARAMENDIA - Negozio eredu berri baten garapena

Hasieratik, proiektuak negozio eredu berri baten definizioa bilatu du, Casa Aramendiaren epe motzerako asmo handiko helburu berriei aurre egiteko. Horretarako, negozio berrien eraketarako eta garapenerako metologia berritzaileen laguntzaz, negozioa garatzeko iturri berriak identifikatu dira eta erakundea horiek ustiatzeko prestatu da. Proiektua burutu beharreko ekintza komertzialen planifikazioa egitera ere iritsi da

GRUPO GUREAK – Estrategia Corporativa

GRUPO GUREAK – Estrategia Korporatiboa

Gureak Taldearen estrategia korporatiboaren definizioa, erakundearen ikuspegia, balioak eta helburu eta lerro estrategikoak determinatuz. Era berean, taldearen zuzendaritza korporatiboak kudeatu beharreko proiektuen identifikazioa egin zen, gainontzeko negozio sailen erreferentzia markoa eratuz euren estrategia eta kudeaketa planak aurrera eramateko.

GRUPO OKIN - Revisión y despliegue de la estrategia

GRUPO OKIN - Estrategiaren berrikuspena eta hedapena

OKIN Taldeko parte diren Urkabe eta Benetan enpresen estretegia berrikustea eta hedatzea izan da helburua. Horretarako, barne analisia (negozio-eredua, ratio komertzialak, etab.) eta kanpo analisia (merkatuaren joerak) egin dira, zuzendaritza taldearen parte-hartzea bultzatuz, eta aldaketa-proiektuen jarraipenerako metodología ezarriz.

DFG - Integración Unión Farmacéutica Gipuzcoana - Guifarco

DFG - Unión Farmacéutica Gipuzcoana eta Guifarco-ren integrazioa

Gipuzkoako farmaziako produktuen banaketarako bi enpresen integrazio prozesuan laguntza ematea, integraziorako proposamena eginez, prozesua dinamizatuz, planteamendu estrategiko eta operatiboa diseinatuz, eta integrazio prozesua gauzatzen lagunduz, sektorean jasaten ari diren aldaketa sakonei aurre egin ahal izateko.