OPE Consultoresopeconsultores.es
1
14
  • Cristina Martínez Cristina Martínez Pinilla
  • Rafa EtxezarretaRafa Etxezarreta
  • Elixabete IriondoElixabete Iriondo
  • Aritz Otsoa de EribeAritz Otsoa
  • Iñigo Lasheras
  • Miguel EtxezarretaMiguel Etxezarreta
  • Ainhoa ZatarainAinhoa Zatarin
  • Gonzalo SerratsGonzalo Serra Urrecha
  • Marga GarcíaMarga García
  • Iñaki GaragorriIñaki Garagorri
  • Jone GarcíaJone
  • Juan Ramón OyarzabalJuan
  • Rafael VegaRafael
Izquierda
Derecha
Cristina Martínez Pinilla
Cristina Martínez
Zuzendaria eta Bazkidea

Cristina Martínez naiz,

Zientzia Ekonomikoetan eta Enpresaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean eta Enpresen Zuzendaritzan masterra - Marketing Aipamena Mondragon Unibertsitatean. Caja Laboral – Euskadiko Kutxaren bitartez sartu nintzen lan munduan lehen aldiz eta 1994ean batu nintzen OPE Aholkularitzara. Bertan aholkularitza estrategikoan eta negozio-eredutan espezializatu naiz.

Aholkulari bezala, nire eginkizunak ondorengoak dira: hausnarketa prozesuak garatu, estrategiak planifikatu eta inplementatu, enpresekin batera kolaborazio zein fusio prozesuak aurrera eraman, negozio berrien bideragarritasun ikerketak egin eta, baliagarriak badira, martxan jarri, eta enpresen negozio ereduen azterketan eta garapenean laguntzea.

1999tik OPE Aholkularitzako Bazkide naiz eta nire espezializazioko arloetako sektore ugariko proiektuak garatu eta zuzentzen ditut.

Rafa Etxezarreta
Rafa Etxezarreta
Zuzendari eta Bazkidea

Nire izena Rafa Etxezarreta da,

Eta gure taldeko aholkularirik beteranoena naiz. 1984.urtean, gaur egungoaren antzeko zen krisi garai batean sortu genuen OPE Aholkularitza. Aholkulari bezala daramadan denbora luze honetan, egungo krisia bizi izan dudan hirugarrena da eta azkena ez izatea espero dut.

Enpresa Zientzietan lizentziatua naiz Deustuko Unibertsitatean (ESTEko fakultatean, Donostian) eta nire lan esparrua estrategia eta finantza ekonomiaren inguruan zentratu dut bereziki.
Aholkularitzan hasi baino lehen, eta baita aholkulari bezala ere, hainbat sektoreetan kudeaketa lanak egin ditut: paper sektorean, ontzi-industrian, esportazio eta inportazioetan eta farmaziako produktuen banaketan.

Nire lanen artean, Donostian martxan jarritako hainbat proiektutan parte hartzea nabarmena da, hala nola, Illunbe aisialdirako gunea eta zezen plaza, San Martín merkatu berria eta Tabakalera kultur zentroa.

Elixabete Iriondo
Elixabete Iriondo
Bazkidea eta Aholkularia

Elixabete Iriondo naiz,

licenciada Goi Mailako Ingeniaritza Industrialean, Antolaketan espezializazioan lizentziatua, Nafarroako Unibertsitatean (TECNUN) eta Project Management Institute (PMI) -ak Project Management Proffessional (PMP) bezala izendatua

Nire lehenengo pausuak lan munduan Insameteko Material Metalikoen departamentuan eman nituen. Bi urte beranduago (1995ean), aholkulari lanetan hasi nintzen OPE Aholkularitzan eta 1999an bazkide egin nintzen. Hasiera batean, kalitatearen kudeaketarako sistemen inplementazioan parte hartzen hasi nintzen aholkulari bezala eta proiektuen zuzendari bezala ondoren. Urte hauetan guztietan zehar antolaketaren garapeneko esparruko proiektuetan parte hartzen joan naiz: prozesuen kudeaketa eta hobekuntza, proiektuen kudeaketa, antolaketa-diagnosia eta -aldaketa, etab.

Aritz Otsoa
Aritz Otsoa de Eribe
Aholkularia

Aritz Otsoa de Eribe naiz,

Lagun agurgarria, nire izena Aritz Otsoa de Eribe da eta aholkulari bezala (edo erraztzaile bezala, nik deitzen diodan moduan) lan egiten dut 2010etik OPE Aholkularitzan. Bertan Estrategian, Komertzialean eta Marketinean espezializatu naiz. Ordutik, 4 arlo nagusietako proiektutan hartu dut parte: estrategia, fusioak / integrazioak, analisi ekonomiko finantzieroak eta negozio ereduak; horietan guztietan aspektu komertzialak nabarmenak izan dira.

Proiektu zirraragarri honetan parte hartu baino lehen, ILEVEN Consultingen, Madrilgo aholkularitza bulegoan lan egin nuen. Sei urte pasa nituen bertan lanean; denbora horretan hainbat ezagutza garatzeko eta esperientzia ezeberdinez gozatzeko aukera izan nuen, estatu mailan kontsumo eta distribuzio handiko enpresetan Komertzial eta Marketina eta Antolaketaren garapenaren alorreko proiektutan parte hartuta. Horien artean ondorengoak nabarmenduko nituzke: Eredu Komertzialen diseinua, azalera handietako kudeaketa eta salerosketa tresnak, eta produktu teknologikoen sorkundea eta merkaturatzea azalera orokor eta espezializatuetan. Bezero nabarmenak: Coca Cola, Pepsico -Matutano, Kellogg´s, Bacardí, Grupo Osborne, Coty Astor, etab.

Nire prestakuntza akademikoa: Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatua eta Zuzendaritza Estrategikoan masterra, biak Donostiako Deustuko Unibertsitatean.

Bi hizkuntza mederatzen ditut: Euskara (ama hizkuntza) eta Ingelesa (urtebete pasa nuen atzerrian), eta pertsona bezala lau ezaugarrik definitzen naute hobekien: zorrotza, behatzailea, irekia eta ameslaria.

Iñigo Lasheras
Iñigo Lasheras
Aholkulari Seniorra

Kaixo, Iñigo Lasheras dut izena

Eta OPEn lan egiten dut 2011ko Irailetik, batez ere Estrategia, Negozio, Berrikuntza eta Internazionalizazio alorretan. Aurretik Kudeaketa eta Internazionalizazio aholkularitzan aritu nintzen lanean, bai aholkularitza enpresatan (Capgemini, Arthur Andersen) eta zentru teknologikoetan (MiK S.Coop), eta baita industrian ere (Biurtu.Thermotechnic). Euskal Herriaz gain, Madrilen eta Bartzelonan ere ibili naiz lanean urteetan eta beste hainbat herrialdetan lan egiteko aukera ere izan dut.

Enpresen Kudeaketan eta Zuzendaritzan lizentziatua naiz Nafarroako Unibertsitatean eta Kanpo-Merkataritzan graduondoa egin dut Deustuko Unibertsitatean. Kanpo-Merkataritzan ICEX beka bati esker Sidneygo Merkataritza Bulegoan lan egin nuen urtebetez. Ingelesez eta Frantsesez erraztasunez hitz egiten dut.

Miguel Etxezarreta
Miguel Etxezarreta
Bazkidea eta Zuzendaria

Nire izena Miguel Etxezarreta da.

MCC taldeko bi kooperatibatan eta Gipuzkoako Hospitalean 10 urtez Zuzendari Ekonomiko Finantzari bezala lan egin nuen OPE Aholkularitzan parte hartzen hasi baino lehen. 20 urte baino gehiago daramatzat OPEn Aholkulari eta Bazkide bezala. Bertan, estrategia eta antolaketa-aldaketa proiektuetan parte hartu dut, eta baita bezero diren enpresetan zuzendaritza erantzunkizunak hartuz eta aholkulari independiente bezala.

Aholkularitza lanetaz gain, irakasle lanetan ere jardun naiz Deustuko Unibertsitatean 1992tik. Gaur egun OPE Aholkularitzako zuzendaritza-batzordeko eta administrazio kontseiluko kidea naiz.

Ainhoa Zatarain
Ainhoa Zatarain
Bazkidea eta Zuzendaria

Ainhoa Zatarain naiz.

Industria Antolaketako Ingeniaritzan lizentziatua naiz Nafarroako Unibertsitatean (TECNUN), eta Deustuko Unibertsitateko Executive MBArekin osatu nituen nire ikasketak (ESTE, 2004).

Nire lehenengo pausoak lan munduan garraioen alorreko kalitate kudeaketa sistemen ezarpenean eman nituen (La Guipuzcoanan) eta, beranduago, eraikuntzan (Guillermo Ibargoyenen).

2000.urtean OPE Aholkularitzan sartu nintzenetik, kalitate, antolaketa eta pertsonen alorreko proiektutan hartu dut parte, aholkulari bezala hasiera batean eta proiektu zuzendari bezala ondoren. Horrez gain, estrategia proiektuetan ere hartzen dut parte noizean behin. 2011tik OPEko bazkidea naiz, antolaketa-alorraren lidergoa hartu dut eta zuzendaritza-batzordeko kidea naiz.

Gonzalo Serrats Urrecha
Gonzalo Serrats
Bazkidea eta Zuzendaria

Kaixo, Gonzalo Serrats Urrecha naiz,

nire bigarren abizena idatzi dut ama alde batera ez uzteko.
1994tik daramat OPE Aholkularitzan, bazkide bezala eta baita zuzendaritza-batzordeko kide bezala ere.

Nire helburu nagusia OPE Aholkularitza errealitate ezberdin eta gartsu bat bizitzera bultzatzea da; pertsonak eta euren erakundeak zintzotasunez zerbitzatzea… eta gauzak egiteko modu berriak ezagutaraztea, pasioa eta alaitasuna beti kontuan hartuta. Horixe da mugiarazten nauena, horretan sinesten dut, nahiz eta nire helburak ez ditudan beti lortzen.

Nire helburuetako bat Erakundeek euren langileek duten talentu guztiari etekina ateratzea da, eta horretarako, konfiantza garatzea beharrezkoa da.

OPE Aholkularitzan nagoenetik antolaketaren garapenean espezializatu naiz, pertsonen kudeaketan, zuzendaritza taldeen eraketa eta garapen prozesuetan, elkarlaneko proiektuen sorreran… Horrez gain, hainbat masterretan irakasle naiz eta ondorengo gaiak lantzen ditut: Barne Komunikazioa, Aldaketa prozesuen kudeaketa, Konpetentzien Garapena eta Giza Baliabideak.

Gauza berriak gustatzen zaizkit, pertsonak, natura, historia, eta momentu honetan Napoleonen garaiko entsegu bat idazten murgilduta nabil.

Marga García
Marga García
Bazkidea eta Administraria

Kaixo, Marga García naiz.

1984an hasi nintzen OPE Aholkularitzan lanean, sortu zenetik, Zuzendaritza Idazkari moduan. Gaur egun Administrazioaren eta Erosketen arduraduna naiz. 2000.urtean batu nintzen OPEko bazkide bezala.

Urteetan zehar OPEn egiten dudan lana garatzen eta moldatzen joan da, eta bezeroentzako proiektuak ere burutzen ditut. Hori horrela, egun hainbat erakunde singularren administrazioa daramat.

Formakuntza: Administrazioan eta Enpresen kudeaketan teknikaria eta Zuzendaritzako Idazkaria.
Esperientzia (OPE Aholkularitza baino lehen): Skill Management Advisors, Grupo Lorea de Servicios Generales y Label Auditors.

Iñaki Garagorri
Iñaki Garagorri
Bazkidea, Zuzendari Orokorra.

Nire izena Iñaki Garagorri da.

Ekonomia eta finantzen alorrean hasi nintzen lan munduan (bankuetan, aholkularitzan), industria jardueraren etengabeko hobekuntzarekin jarraitu nuen eta 2003. urtean OPE Aholkularitzaren taldera batu nintzen. Bertan antolaketan eta pertsonen kudeaketan aholkulari bezala lan egiten dut. Denborarekin nire lana estrategia, negozioen garapenena eta berrikuntzaren alorretara bideratu dut.

OPE Aholkularitzako bazkidea naiz eta kudeaketaren zuzendaritza daramat 2010eko irailetik. Aholkulari lana unibertsitateko irakaskuntzarekin konbinatu dut eta gelditzen zaidan denbora librean nire doktorego tesian lan egiten dut, hain zuzen, negozio ereduen berrikuntza eta lehiakortasunean duen eraginaren inguruan.

Formakuntza: Administrazioan eta Enpresen Zuzendaritzan lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea), MBA (Mondragongo Unibertsitatea), Doktoregoa (momentu honetan garatzen Deustuko Unibertsitatean).

Esperientzia (OPE Aholkularitzan hasi baino lehen): Euskal Herriko Unibertsitatea, Industrias Tajo, Arthur Andersen, Kutxa, Caja Laboral.

Jone
Jone García
Aholkulari Juniorra

Nire izena Jone García da.

Nire izena Jone García da eta duela gutxi batu naiz OPE Aholkularitza taldera, aholkulari junior bezala. Giza Zientziak: Enpresan lizentziatua naiz Deustuko Unibertsitatean eta seihileko batez Richmondeko Unibertsitatean ikasi dut, Virginian, Estatu Batuetan.

Azken urteotan hainbat erakunderen funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dut, “Ecclefechan” hotelean lan eginez (Eskozian), eta baita Irungo hainbat erakunde soziokulturalekin lan eginez ere.

OPE Aholkularitzan pertsonen arloan garatzen dut nire lana batez ere; izan ere, nire ustez pertsonek ematen diete balio handiena erakundeei. Hori horrela, ikuspegi berri eta dinamikoa eman nahi diot OPEn egiten dugun pertsonen kudeaketako lanari, erakundeen giza ezaugarriekin lan egiten batez ere. Horretarako Coaching pertsonalean eta profesionalean aditu bezala formatu naiz.

OPE Aholkularitzan egiten dudan lanarekin erakundeak osasuntsuago izatera bultzatu nahi ditut, funtzionatzeko modu berriak miatuz, pertsonak profesionalki zein pertsonalki garatzeko toki bilakatu daitezen.

Juan
Juan Ramón Oyarzabal
Ingeniero Industrial

Me llamo Juan Ramón Oyarzábal

Soy Ingeniero Industrial por la ETSII ( Universidad de Navarra). Toda mi vida profesional ha estado unida a la actividad industrial. Desde su inicio, a finales de los 80, como Ingeniero de la multinacional francesa ELF ATOCHEM, hasta la actualidad como Director de Equipos de Acción en PYMEs.

Mi conocimiento en Dirección y Gestión Empresarial se ha ido gestando en experiencias de diversa índole como: Director General de PRODEMA S.A, Consejero Independiente del Grupo Industrial MADME y de diversas PYMEs, y Socio Fundador de OACI.

Mi orientación hacia la acción en Empresas Industriales, con decenas de intervenciones, me llevó en el año 2012 a integrarme en Ope Consultores, participando en la creación del Servicio Ondoan de OPE INSITU.

Es una satisfacción difícil de explicar poder ayudar a nuestras Empresas tanto, en su mejora global, como en vencer las enormes dificultades que el Mercado les depara.

 

Rafael
Rafael Vega
Ingeniero Superior Industrial

Mi nombre es Rafael Vega

Soy Ingeniero Superior Industrial por la Universidad de Navarra y Master en gestión de empresas por la Universidad de Deusto. Cuento con una dilatada experiencia laboral en el entorno de las empresas industriales del País vasco, donde he desarrollado durante más de 30 años gestiones directivas en distintos departamentos y empresas. Desde 1996 he ejercido como Director General en empresas del sector del mueble y metal.

Soy socio fundador de OPE Insitu, empresa del grupo dedicada a las acciones de intervención directa en empresas, donde dirijo las actividades de Interim Management. A través de esta actividad nos incorporamos a los equipos directivos de nuestros clientes para desarrollar ó desatascar, junto con ellos, proyectos estratégicos de cierta complejidad de gestión.

Mi meta es poder ser útil en el mayor número de empresas, facilitando la viabilidad de proyectos que presentan incertidumbres importantes.

 

 

"Krisiak aldaketara bultzatzen gaitu" "Ardura, konpromisoa eta emaitzak eskaintzen ditugu." Egin zaitez gure BLOGAREN harpidedun Bezeroak nabarmenak Enpresa ...
"Helburu komun bat lortzeko lan egiten duen pertsona talde bat ikusgarriagoa da teknologia aurreratuena baino. Taldea geldiezina bilakatu daiteke bere ikuspegia lortzeko botere eta ...
"Taldean lan egiten dugu, emaitzak bilatuz"  Egin zaitez gure BLOGAREN harpidedun Lankide zuzenak  Loturako erakundeak