Orain arte erabilitako eskemak zaharkituta gelditu dira eta ez dute balio errealitate berri horri aurre egiteko. Gu aldaketa horren parte gara; atsegin dugu, egunero pertsonalki eta profesionalki hobetzeko erronkatzat hartzen dugulako. Horren aurrean emaitza eraginkorrak lortu nahi badira, jarrera berria, ikuspegi ezberdina eta kreaziorako, kudeaketarako eta konkistarako tresna berriak behar ditugu.
OPE Aholkularitzan errealitate horren jabe gara eta horretarako lan arlo espezifikoak garatu ditugu: Estrategia, Berrikuntza, Ekoizpena, Organización y Personas; Lan esparru horiek bezeroaren proiektuaren arabera egokitzen eta osatzen dira. Proiektu horiek aurrera eramateko OPE Aholkularitzak diziplina ezberdinetan espezializatutako profesional talde garatua eta kualifikatua osatzen du.
Talde horrek enpresen eta erakundeen garapen estrategikoa, optimizazioa eta organizazioaren diseinuaren eraberritzean laguntza emateko gaitasun osoa dauka.
OPE Aholkularitzak ez ditu irtenbide estandarizatuak diseinatzen; behar bakoitzaren araberako erantzunak sortzen ditu, euren bezeroei balorea ematen, elkarrekin joaten eta arriskuak elkarbanatzen, benetako aliatu estrategikoak bezala, bidai bera egiten duten kideak izanda. Horiek dira gure identitatearen ezaugarriak, besteeengandik (konpetentziagandik) ezberdintzen eta identifikatzen gaituztenak.