OPE Consultoresopeconsultores.es
"Helburu komun bat lortzeko lan egiten duen pertsona talde bat ikusgarriagoa da teknologia aurreratuena baino. Taldea geldiezina bilakatu daiteke bere ikuspegia lortzeko botere eta tresnak ere eskura baditu."
Egin zaitez gure BLOGAREN harpidedunFlecha

Homologazioak

Zeinbait proiektu arrakastatsua izan daitezen bermatzeko, burutu behar dituzten aholkulariek homologazioa behar dute. Hona hemen gure enpresak dituen hainbat homologazio:.

Ondorengo programek homologaturiko Aholkulariak.

  • Premie: Enpresen kudeaketa sistemen ezarpenean laguntza, bai ezarpen fasean, eta baita finkapenean fasean ere.
  • Bilgune: Parte-hartze handiagoko kudeaketarantz aurrerapausoak emateko proposamena, hori egiteko homologatuta dauden pertsonen laguntzarekin.
  • Enpresa transformazioa: pertsonetan eta taldeetan oinarritutako proiektuak bultzatzea enpresen transformaziorako.
Spriren Innova Ekimenak egiaztatutako Aholkulariak. Programa honek laguntza ematen du Berrikuntza Agenda sortzeko, garatzeko eta berrikusteko. Horretarako, oinarrizko eta beharrezkoa da enpresako Zuzendaritza Taldeak berrikuntzaren inguruko hausnarketa estrategiko bat egin izana aurretik. Hausnarketa honek, enpresaren gaur egungo egoera aztertu beharko luke, eta bere berrikuntzarako gaitasunak baloratuz, hobekuntza eta garapenerako guneak antzeman.

Euskalit ebaluatzaileen klubeko partaidetza. Kluba enpresetako zuzendaritza maila goreneko kideek sortzen dute, baina ez dira profesionalak, hau da, ebaluatzaile lanaren ordainik ez dute jasotzen. EFQMak Europa mailan banatzen duen Kalitate Saria ebaluatzeko jarraitzen den formatu berdina erabiltzen da. OPE Aholkularitzak lau ebaluatzaile ditu; horietako bi seniorrak dira.