OPE Consultoresopeconsultores.es
1
14
Implantación

Inplantazioa

Ekintzara bideratzen gara. Gakoak diren proiektuak aurrera eramaten lagundu nahi diegu gure bezeroei, beti ere praktikotasunez, eta esperientziadun taldeen laguntzaz.

Egoera bakoitzari egokitutako zerbitzuak eskaintzen ditugu, lotura eta uztardura, intentsitate eta zenbatekotan moldagarriak.Kontaiguzue zuen kasua, aukeratu hobekien datorkizuen formula, eta hasi gaitezen!

# Zuzendaritza taldeei eta administrazio-kontseiluei aholkularitza
Organo erabakitzaile eta kudeatzaileei aholku ematea eta laguntzea denbora tarte batean zehar, enpresen aholkularitza eta zuzendaritzan adituak diren profesionalen eskutik.
# Alboan
Enpresarentzako ekintza plan baten diseinu azkarra eta eskuragarria (estrategia, finantza, antolaketa, komertzial eta ekoizpeneko arloetan), gakoak diren arlo edota berehalako proiektuak identifikatuz, esperientziadun profesionalen eskutik. Lehentasuna duten proiektuen inplantazioan lidergoa hartzen dute, bezeroekin batera adostuz.

# Interim management
Enpresetan zuzendaritza exekutiboko funtzioak hartzen dituzte OPEko profesionalek, kritikoak diren arloetan denbora tarte batetan esku-hartu dezaten, enpresak berak funtzio horiek bete ezin dituenean. Horretarako, enpresako zuzendaritzak, lan-esparrua ondo zehaztu eta mugatzen du, lan horren helburuz ezarriz.
+informazio gehiago

Erlazionaturiko artikuluak

Kasu arrakastatsuak - Inplantazioa