OPE Consultoresopeconsultores.es

Kasu arrakastatsuak – Pertsonak

ALCORTA – Pertsonen garapen sistema

Azken urteetan pertsonen orientazioa eta garapena era sistematiko batean landu dira Alcorta-n, bakoitzaren eginkizunak, baloreak, konpetentzia teknikoak eta urteko ekintza planak behar bezala bateratuz. Proiektua pretsonen garapen sistemaren berrikustera eta egokitzera zuzendu da, eraginkortasun handiagoa eta ahalegin-onura erlazioa hobetuz, pertsonak enpresaren aktibo nagusia direlarik. Sistema garatuaren diseinuari (partaideen arteko rolen aldaketa) eta web aplikazio espezifikoaren garapenari esker, lehenespen eta sinplifikazio ariketak burutu dira.

GURUTZPE – Pertsonetan oinarritutako proiektuaren sorrera

GURUTZPE tornugileak OPE Consultores-ekin lan egin du bere estrategiako hirugarren ardatza lantzeko, proiektu partekatuaren sorrerara zuzendua dagoena.

FORTUNA – Antolakuntzaren garapena

Fortuna Kirol Elkarteak, Behobia-San Sebastián kirol probako antolatzaileak, Klubeko eta bere jendearen arteko konpromisozko erlazioen indartzea helburu duen antolakuntza garatzeko proiektua martxan jarri du. Horretarako, bazkideekin, langileekin eta aliatuekin partekatutako hausnarketa estrategikoa egin du. Ondoren, Klubeko langileek kudeaketan protagonismo handiagoa izatea sustatzen duen antolakuntza garatu eta ezarri da.

KRISTAU ESKOLA – Pertsonen kudeaketa erreferentzia markoaren definizioa eta ezarpena

Kristau Eskolan eta Kristau Eskolarentzako egindako proiektuan, ERAGINeko ikastetxeentzako pertsonen kudeaketarako eredua garatu da. Ikastetxe erreferenteen parte hartzearekin garatu da diseinua. Lehenik, ikastetxe guztientzako Pertsonen Kudeaketa lerro eta oinarri komunak identifikatu dira. Ondoren, fundazioa osatzen duten zazpi ikastetxeen eredua zehazteko, egokitzeko eta ezartzeko lan egin da.

TECUNI – Barne komunikazioa

Barne komunikazioa faktore garrantzitsu bat da Tecuni-ko pertsonen konpromezu maila lantzeko garaian. Proiektuan, komunikazioaren diagnosia egiteko eta lehentasunak ezartzeko era parte-hartzaile batean lan egin da. Lehentasunak hiru alderdi nagusietan bereizi daitezke: bileren hedatzea, proiektuko komunikazio globala eta pertsonen gaikuntza komunikazioarako.

HEGAN – Gaitasunen araberako kudeaketa

HEGAN Euskal Herriko sektore aeronautikoa eta espaziala elkartzen dituen klusterra da, sektorea irudikatzeko eta dinamizatzeko helburuarekin sortutakoa. Kluster beraren antolakuntzak Konpetentzien Kudeaketarako sistema martxan jarri du, pertsonen garapenean laguntzeko eta zuzentzeko helburuarekin, eta aldi berean, helburuak betetzen eraginkorragoak izateko. Sistema definitzeko eta ezartzeko prozesuetan OPE Consultores-ekin batera lan egin dute, kudeaketa praktikak bertakotuta.

HEGAN – Aeronautikako enpresetako gerenteentzako Ikaskuntza Komunitateak

Abiazio sektoreko (HEGAN-eko) gerenteentzako Ikaskuntza Komunitateko prozesua "elkarrekin garatzeko elkartzen diren aliatuek bizitako prozesua da, non bertako bazkideek antzeko rolak dituzte beraien Erakundeetan". Experientzia ezberdin bat, non bakoitza da protagonista, taldea. Evocalia-ren eta OPE Consultores-en arteko lankidetza proiektua bere garapenean lan egiteko balio du eta gainera konfiantzazko harreman sare bat sortzeko baliozkoa izango da, elkarlana lehiakortasun abantailean bilakatzeko.

EGUMENDI Y BODEGAS ITSASMENDI – Zuzendari Taldearen garapena 

Egumendi eta Bodegas Itsasmendi, berriki zuzendaritza taldeen garapenean lan egin duten bi enpresen adibide dira, nahiz eta profil ezberdinak izan. Bi kasuetan, aholkulari aditu bat zuzendaritza taldearen dinamikan sartu da hau aztertzeko eta aldaketa barnetik proposatzeko eta errazteko. Coaching-ak lan taldean ohitura berriak garatzeko aukera ematen du, integrazioa erraztuz.

FUNDICIONES DEL ESTANDA – Barne komunikazioaren garapena 

Zementuaren, Automozioaren, Trenbideen edo Herri-lanen sektoreetan ingenieritza soluzioak ematen espezializatutako enpresa da, munduko lurralde guztietara esportazio portzentai altuekin. Barne komunikazioaren diagnosi azkarra. Komunikazio maparen sorreran esku hartzea eta hauek martxan jartzea, bileren kudeaketa kultura berria ezartzetik abiatuz, gakoak diren pertsonen prestakuntzak garatzen eta hauen jarreren aldaketa landuz. Garrantzi haundiko informazioa erakunde osoari komunikatzeko sistemen ezarpena instalazioan kokatutako monitoreen bitartez.

EMUN – Pertsonen kudeaketarako sistemen garapena: ordainketa sistema eta ezagutzaren kudeaketarako ohiturak 

Emun gure inguruan euskeraren egoeraren normilizazioan lan egitea helburu zuen kooperatiba da. Gaur egun, hizkuntzen normalizazio, kultura, aniztasun eta parte hartze arloetan lan eginez gizarte-premiei erantzuten diete. OPE Consultores-en laguntzarekin, Emun-ek pertsonen kudeaketan ildo ezberdinetan lan egin du, erakundearen kulturara zuzentzen. Hain zuzen ere, ordainketa eta konpentsazio sistemak landu dira, erakundearen errealitate berrietara egokitzeko. Ezagutzaren kudeaketako ohituren aldaketa ere burutu da, pertsonen ezagutzaren transferentzia optimizatzeko erakundearen berezko talentuaren balio haundiena lortzeko. Proiektu hau goitik behera euskeraz garatu da.

HOTEL DE LONDRES Y DE INGLARERRA – Kudeaketa praktikak estiloarekin   

Donostiako 4 izar dituen hotel ospetsua, 100 urte baino gehiagoko historia duena eta Kontxako hondartzako itsasertzean kokatutakoa. Londres Hotela, bere instalazioak birmoldatzeko garaian OPE Consultores-ekin harremanetan jarri da eta bezeroei esperientzia ahaztezina sortzeko. Bezeroei zuzendutako kulturan eta jokabideen eta ohitura berrien aldaketan lan egin da, erakundearen nortasuna eta baloreak pertsonen bidez erakutsiz eta kudeaketa praktiken arabera.

VERA-CRUZ – Lehentasunan pertsonen kudeaketan

Gazteizeko Vera-Cruz Ikastetxea School, Kristau Eskola elkartearen barne dagoen eta Berriz-eko Mercenarias Misioneras-en kongregazio erlijiosoaren ikastola da. Zentruko pertsonen kudeaketa lantzeko lehentasunen identifikazioa helburu zuen lana burutu da. Epe motz eta ertainean burutu beharreko hildoak identifikatu dira profesional talde ezberdinen parte-hartzearen bitartez eta langile taldeen ikuspuntuak kontuan izanda.

GRUPO PEGAMO – Ordainketa sistema aldakorra, pertsonen kudeaketa sistemarekin bat datorrena   

Hornitze Industrialetan, Eskorga Igogailuetan, Trenbide Ekipameduan, Makinaria Berezietan eta Mozte eta Zulatze Makinetan espezializatuak dauden bost enpresek osatutako Talde Industriala da PEGAMO. PEGAMO Taldeak lan-ildo bat jarri du martxan pertsonen konpromezua garatzeko, erakundearen emaitzei lotutako ordainketa aldagarria duen sistema ezartzen. Aldi berean, komunikazioa eta talde garrantzitsuen garapena landu da ere, erakundean ezarritako pertsonen kudeaketa sistemen koherentzia erraztuz.

KONPROMISOAREN KUDEAKETA

Konpromisoaren garapenaren aldeko apostua egin duten enpresen arteko sare bat sortu dugu, bi norantzatako konpromisoa landu dutenak, hau da, erakundeak pertsonekiko eta pertsonek erakundearekiko duten konpromisoa, horrela gizarte mailako konpromisoa areagotuz. Enpresa guzti hauek eta beste askok, konpromisoan eragina duten hainbat faktoretan etengabe lanean dihardute, pertsonen konpromisoa garatzeko formula berriak bilatuz, hauek praktikan jartzen eta esperientziak eta ikaskuntzak eztabaida-lekuetan partekatuz. Lan honetan dabiltzan enpresetako batzuk hauek dira: Ibarmia, Pascual Churruca, Jarnidería Tecnatura, Okin, Urkabe-Benetan, Jegan, Grupo Pegamo...

PINE INSTALACIONES Y MONTAJES / SAN PATRICIO – Desarrollo de un sistema de Gestión por competencias

PINE INSTALACIONES Y MONTAJES / SAN PATRICIO – Gaitasunen kudeaketa sistema baten garapena

Guztiz ezberdinak diren zerbitzuak eskaintzen dituzten bi erakunde horiek gaitasunen kudeaketa sistema garatu eta finkatu dute OPE Aholkularitzaren laguntzarekin. Sistema hori malgua, dinamikoa eta erabakikorra da “garrantzitsuak” diren esparruak garatzen laguntzeko: helburuak eta ezarpen eremua identifikatu, gaitasun estrategikoak eta teknikoak definitu eta zein garapen izatea nahi duten erabaki, elkarrizketa eta ebaluazio sistema egokiena determinatu… sistema malgua eta aldakorra, eta gakoa “garrantzitsuak” diren gauzetaz hitz egin eta garatzeko aukera ematen baitu.

HIDRO RUBBER IBÉRICA – Apoyo a la gerencia y desarrollo del equipo directivo

HIDRO RUBBER IBÉRICA – Gerentziari laguntza eta zuzendaritza taldearen garapena

Zuzendaritza taldea da erakunde bat besteengandik ezberdintzen duen elementu nagusia. Horren egituraketa, praktikak eta indarrak klabe dira enpresen helburuak garatzeko eta lortzeko. OPE Aholkularitzak laguntza eman dio zuzendaritzari erabakiak hartzeko momentuan, globalagoa den kanpoko ikuspegi bat eskainiaz. Horrez gain, zuzendaritza taldea martxan jartzen lagundu du, taldekideen garapena eta trebakuntza ahalbidetuz, sistema oinarrizko eta berritzaileak proposatuz.

EUSKALIT Y FORMACIÓN CUALIFICADA EN MÁRTERS DE RRHH Y MODP – Dirección estratégica del Capital humano

EUSKALIT ETA FORMAKUNTZA GIZA BALIABIDE ETA PERTSONEN ANTOLAKETA ETA ZUZENDARITZA GRADUONDOKOETAN – Giza kapitalaren zuzendaritza estrategikoa

Euskalitek OPE Aholkularitza erakundea aukeratu du pertsonen kudeaketa prozesuen hobekuntza, ezarpena eta garapena bultzateko. Gure erakundeak urteetan zehar ezarpen prozesuetan lortutako esperientzia hainbat moduluetan jaso eta lantzen da. Ezagutza horiek EHUk, Nafarroako Unibertsitateak edota Adegik, besteen artean, antolaturiko graduondoko edo formazio saioetan irakatsi eta partekatzen dira. Horietako modulu batzuk hauek dira: aldaketaren kudeaketa, barne komunikazioa, gaitasunen kudeaketa eta jardueren ebaluazioa, taldeen eta zuzendaritza taldeen garapena etab.

INA RODISA – Diagnóstico de participación y Comunicación interna.

INA RODISA – Partehartzearen diagnostikoa eta Barne Komunikazioa.

Enpresaren partehartzearen diagnostikoa egin ondoren, (OPE Aholkularitzak hainbat eta hainbat diagnostiko egin ditu era guztietako erakundeetan), INA Rodisak OPErekin elkarlanean jarraitzea erabaki zuen, Incressekin ere kolaboratuz, lehentasuna zuten zeinbait aspektu lantzeko: barne komunikazioa eta lidergotza gaitasunak, konfiantza eta sinesgarritasuna lortzeko. Proiektuak, teknologia berriak eta interneteko euskarriak erabilita, komunikazio eta gardentasun maila handiagoa zabaldu zuen. Horrela, erakundeko pertsona ororen partehartzea eta esker ona sustatu da. “Gauzak egiteko modu berriak azaltzen dituen proiektua”.