OPECONSULTORES.ES PORTALEAN SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZA NAGUSIAK


1.- Sarrera.
Erabiltzailea WEBean sartzeak aurretik aipatutako baldintzak, komunikazioak, eta abisu legalak onartzeak dakartza, eta horiek irakurri beharko ditu. Bai opeconsultores.es web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Erabilera hori dohakoa da. Erabiltzailea Baldintza Nagusi hauekin bat etorriko ez balitz WEB hau alde batera utzi beharko luke, bertako informazio eta zerbitzuak erabiltzeko aukera galduz. Erabiltzaileak onartzen du adin handikoa dela eta Baldintza Nagusi hauetara elkartzeko gaitasun juridiko nahikoa duela. Era berean, salbuespenik gabe onartzen du bere erantzunkizuna WEB honetara sartzean eta bertako zerbitzu eta edukien erabileran.
WEB honetara sartzea eta ikustea dohakoa da eta erabiltaileak ez du erregistrorik ez harpidetzarik egin beharrik. Beste WEBguneekin existitzen diren konexioak eta horien erabilerak Baldintza Nagusi hauetara eta WEBgune horietako Baldintza Nagusietara lotuak daude. Debekaturik dago WEBgune honi ematen zaion onartutako moduan baino beste edozein erabilera ematea. Opeconsultores.esek bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena; baita informazio eta/edo zerbitzu horiek ezabatzeko, limitatzeko edota denbora batez edo betirako alde batera uzteko ahalmena. Era beran, erabiltzailea zerbitzu horietara ez sartzeko ahalmena du, betiere, eta ahal duen einean, erabiltzailea aldaketa horietaz informatu ondoren, WEBgunean eskegitako ohar baten bitartez.
 
2.- Web honen Identitate titularra.
WEB honen arduraduna identifikatzen duten datuak ondorengoak dira:
OPE CONSULTORES
CIF B20088985
Zuatzu kalea, 4 - Planta 2ª - Local 1
20018 - San Sebastián
 
3.- Zerbitzuaen mailegatzailearen eskubideak eta betebeharrak.
Zerbitzuaren hornitzaile bezala, opeconsultores.es  behartuta dago WEBgune honetan eskaintako zeribitzuak ematera, erabiltzailearekin izan daitezkeen komunikazioak isilpean mantentzea eta erreklamazioei erantzuna ematea. Zerbitzuen mantentze, konponketa, berrikuntza edo hobetze lanak egitekotan, OPE Aholkularitzak eskubidea du WEBgunera sarrera mozteko, aurretik erabiltzaileak ohartarazi behar izan gabe. Era berean, bere burua zerbitzu horiek emateko edo ezeztatzeko ahalbidetzen du, erabiltzaileari kalterik egin gabe eta berau informatuz, ahal den heinean. Erabiltzaileek WEBgune honetan dauden zerbitzu, datu edo informazioaz egiten duten erabilera euren ardura eta arriskura uzten da. opeconsultores.esek ez ditu bermatzen, zuzenean edo zeharka, eskainitako informazioa edo zerbitzuak. Ezarri daitezkeen legeen araberako edota OPE Aholkularitzaren eta erabiltzailearen artean hitzartutako bermeak salbuesten dira.
opeconsultores.es ek ez du WEB honen bitartez beste pertsonek eskainitako edukiaren egiatasuna, fidagarritasuna, zehastasuna, aukera edo komenigarritasuna bermatzen, ezta erabiltzaileek egin dezaketen informazio horren erabileran ardurarik hartzen. WEB honen gaineko jabego intelektualaren eskubideak OPE CONSULTORES, S.L.ren esku daude. Hori horrela, beraiek bakarrik dute jabego hori erreproduzitzeko, banatzeko, komunikazio publikorako eta transformatzeko eskubidea.
 
4.- Erabiltzailearen eskubide eta betebeharrak.
Erabiltzaileak uneoro WEBgune honen legezko erabilpena egin beharko du, indarrean dauden legeak kontuan hartuta eta jabego intelektualaren gaineko eskubideak errespetatuz. Zentzu horretan, erabiltzaileak bermatzen du WEBgunea legearen, moralaren, ordena publikoaren eta ohitura onen arabera erabiliko duela eta ez dituela kaltetuko opeconsultores. edo/eta OPE CONSULTORES, S.L. osatzen duten elkarteen izen ona eta  irudi komertziala. Erabiltzaileak ez ditu opeconsultores.esek bere esku jartzen dituen zerbitzuak erabiliko edukiak aldatzeko edo kaltetzeko, ezta WEBgunearen funtzionamendu zuzena oztopatzeko ere. Hori horrela, ez du inolako arazo teknikorik sortuko, ez ditu birus informatikoak izan ditzaketen edo WEBgunea kaltetu, oztopatu edota eten dezaketen elementuak transferituko; ezta beste erabiltzaileen posta elektronikoa eten, kaltetu edota aldatu dezaketen elementuak ere.
Erabiltzaileak WEBgunean sartzen dituen datuen egiaztasunaren ardura esklusiboa da; hortaz, datu faltsuak edota zehaztugabeak edo okerrak badira, opeconsultores.esek WEBgune honetara sartzeko debekua ahal izateko eskubidea hartzen du.

5.- WEBgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren Bermeen eta erantzunkizunen bazterketa.
opeconsultores.esek  ez du bermatzen WEBgune honen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraipena. Horrela, ez du hartzen WEBgunearen jarraipen edota erabilgarritasun ezagatik sor daitezkeen kalte-galeren ardura, ezta erabiltzaileek WEBguneari egotzi diezaioketen erabileraren ardura ere. Hala ere, opeconsultores.esek ahalegina egingo du WEBgunearen erabilpena aurrera eramateko.
opeconsultores.esek datu pertsonalen pribatutasun sistemak erabiltzaileen esku jartzen ditu beste inork horietara sartzeko aukera izan ez dezan. opeconsultores.esek segurtasun eta neurri teknikoak eta  antolaketa neurriak ezarri ditu erabiltzaileak emandako datu pertsonalen zuzentasuna, sekretutasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko. Zentzu horretan, OPE Aholkularitzak ez du hartzen datu horien ezagupenetik sor daitezkeen kalte-galeren ardura. opeconsultores.esek datu pertsonalen babesabermatzeko neurri egokiak hartu dituen arren, ezin du kontrolatu ezta bermatu WEBgune honek birusik duten eta erabiltzaileen sistema informatikoak (sftwarea eta hardwarea) kaltetu dezaketen edukiak ez daudela. opeconsultores.esek ez du ardurarik hartzen birusen agerpenaren ondorioz sistema informaktikoetan, dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan sortzen kalte-galeran.
opeconsultores.esek ez du erabiltzaileek WEBgune hau eta bertako zerbitzu eta edukiak nola erabiltzen duten kontrolatzeko ardurarik. Zehazki, elkarte honek ez du erabiltzaileek WEBgune hau, bertako zerbitzuak eta edukiak Baldintzapen Nagusien arabera erabiliko dituztela bermatzen, ezta modu arduratsuan erabiliko dutela ere. Elkarte honek ez du zertan egiaztatu, eta ez du egiaztatzen, erabiltzaileen identitatea, eta horiek emandako datuen egiazkotasunaa, iraunaldia eta sakontasuna ere ez. Erabiltzaileak onartzen du opeconsultores.esek WEBgune hau fede onez sortu duela eta bertako edukia barne zein kanpo informazioak erabilita eginda dagoela. Zenbaitetan akatsak egon daitezke; horregatik, erabiltzaileak opeconsultores.es edozein arduratik libratzen du portalean zehar nabigatzen dogen bitartean izan ditzakeen fidagarritasun, erabilpen edota itxaropen faltsuetatik.

6.- Jabego Intelektuala.
WEBgunean dauden edukien eskubidea opeconsultores.esena da, beste enpresek OPE Aholkularitzarentzat kontratupean egindako eta jabego intelektual eta industrialaren lege nazional eta internazionalek babesten dituzten edukiak izan ezik. WEBgune honetako diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak edota logoak, zein frameak, bannerak, softwarea eta horren kodeak, letra motak eta objektuak, etab. opeconsultores.esenak dira eta berak bakarrik ditu horiek erabiltzeko eskubidea. WEBgune honetan agertzen diren eta beste elkarteenak diren gainontzeko logo edota zeinu bereizgarriak erakunde horienak dira eta baimena eman diote opeconsultores.esi horiek erabiltzeko.
WEBgune honetara sartzen den erabiltzaleak ez du eskubiderik aurretik aipatutako elementuak kopiatzeko, eraldatzeko, banatzeko, transmititzeko, erreproduzitzeko, publikatzeko, eman edo saltzeko, ezta WEBgunean aurkitutako informazioarekin produktu edo zerbitzu berriak sortzeko ere. Erabiltzaileak bere erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako bakarrik izango du WEBgunean nabigatzeko baimena eta ezingo dio beste pertsonei edo entitateei eskubide hori luzatu. WEBgunean agertzen diren eta opeconsultores.esekin batera lan egiten duten beste enpresen grafiko edo diseinuei arau eta baldintzapen horiek ere izango dituzte, salbuespenak salbuespen.
Erabiltzaileak guztiz debekatua du WEBgune hau edo/eta bertako edukia (linkak eta antzekoak, adibidez) aldatzea. opeconsultores.esek lan egingo du WEBgune honek eduki pornografiko, xenofobo, diskriminatzaile, arrazista, iraingarri edota biolentziara deitzen dutenik izan ez ditzan. Era berean, saiatuko da erabiltzaileentzako klategarria izan daitekeen edozein egoera saihesten.
 
7.- Estekak edo hipertestu loturak.
Kanpoko WEBgune batetik portal honetara estekak ezarri nahi izan ezkero, aurretik opeconsultores.esen baimena izatea beharrezkoa da. opeconsultores.esen beste WEBguneetara eramaten duten estekak egongo balira, erakundea ez du esteka horiek bideratzen duten WEBguneen kontrolik eta, hortaz, ez da bertako edukiaz arduratzen. Gure webgunean kanpoko beste protaletara linkak egongo balira, erreferentzia moduan soilik eskainiko dira eta bertan agertzen den edukiaren, jabeen, zerbitzuen edota eskainitako produktuen gainean baloraziorik egin gabe. Edozein kasutan, opeconsultores.es  eta OPE CONSULTORES, S.L. beste enpresek eskainitako zerbitzuen inguruan egindako edozein erreklamazioen gaineko arduratik salbuesten da.
 
8.- Klausulen baliogabetasuna eta eraginkortasun eza.
WEBgune honen erabileraren Baldintzapen Nagusietan aipatu dugun edozein klausula baliorik gabe geldituko balitz edo eraginkortasuna galduko balu, klausula horretan edo klausula horren parte batean bakarrik izango luke eragina. Salbuespen bezala, baliogabetutako edo eraginkortasun gabeko klausula horrek baldintzapen nagusietako beste klausulen finkatutakoa guztiz eraldatuko balu, baldintzapen nagusiak berrikuskatuko beharko lirateke.
 
9.- Lege aplikagarria eta Jurisdikzioa.
WEBgunearen erabilera eta nabigazioaren Baldintzapen Nagusi hauek guztiak zein opeconsultores.es eta erabiltzaileen arteko erlazioak indarrean dauden legedi espainarraren arabera burutuko dira. opeconsultores.es eta erabiltzaileen arteko eztabaidak zein Baldintzapen honek sortutako arazoak, Gipuzkoako Tribunalen eta Epaitegien jurisdikzio eta ardurapean jarriko dira, edozein eskumeni uko eginez.