2023ko uztailaren 12a

 

NOLAKO LOTURA DUTE GARAPEN- ETA KONPENTSAZIO-SISTEMEK?

Jarraian, jardunaldiko ondorio eta ikaskuntza batzuk partekatzen dizkizuegu:

Aurki ditzakegun egoeren artean, honakoak azpimarratu ditzakegu:

– Talentua erakarri edo atxiki nahi izateagatik desorekak sortzea.

– Bilakaera ona izanik ere, soldata-igoerarik izan ez duten pertsonak (gaitasun ezagatik, ordainsari-sistemako irizpideen koherentzia faltagatik…).

– Errendimendu on bat izan gabe, justifikaziorik gabeko soldata igoerak.

– Barne-ekitate ezak ditugu, hainbat arrazoirengatik.

Egoera hauen aurrean, ondorengo galderei erantzun beharko genieke:

Pertsonak kudeatzeko eredu integral baten esparruan, ordainsari- eta garapen-sistemaren arteko koherentziarik ba aldago?

  • Ordainsari sistema ongi ebatzita edukitzea beharrezkoa da, baina ez da nahikoa talentua erakartzeko eta atxikitzeko.
  • Pertsona baten ordainsariaren bilakaera, honen garapen profesionalarekin eta erakundeari egiten dion ekarpenarekin bat joan behar da.
    • Bi sistemetarako irizpide koherenteak erabili behar dira.
    • Ordainsari-bandak dituzten postuetarako karrera-ibilbideak marraztu.
    • Ordainsari-sistema dinamikoak sortzea, denboran zehar bandaren barruko mugimenduak arauditzaketenak.

Pertsonek sistemaren funtzionamendua ezagut dezaten, nolabaiteko komunikaiorik egon al da?

  • Funtsezkoa da pertsonek ordainsari-baldintzekiko dituzten espektatibak kudeatzea (sistemak nola funtzionatzen duen, zer baldintza eman behar diren soldata igoera baterako, zer baldintza betetzen ari diren eta zeintzuk ez…)

Sistemak aplikatuko dituzten pertsonak gaitu al ditugu?

  • Garapen-elkarrizketak izatea.
  • Bere taldeko pertsonekiko ordainsariari buruz hitz egin irizpidez.
  • Zorroztasunez aplikatzen direla bermatzea, baietz edo ezetz esaten dugu sistemak hala markatzen duenean.

Elkarrizketa desberdinak balira bezala ari gara enfokatzen?

  • Ordainsari- eta garapen-ekarrizketak banatzeak EZ du zentzurik. 
  • Horrek ez du esan nahi garapeneko elkarrizketa guztietan ordainsariari buruz hitz egin behar dugunik.
  • Jarduera ondo baloratzeak ez dakar beti soldata-igoera. Horrek ez dakar inkoherentzia, betiere irizpide argi eta gardenetan oinarrituta badago.

 

Eskerrik asko gurekin egon zineten guztiei!

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke ope@opeconsultores.es  posta elektronikoaren bidez edo 943 31 61 15 telefonoan.