ERAKUNDEA  EREMUA LURRALDEA HASIERA DATA   AMAIERA DATA
 GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA BERDINTASUNA GIPUZKOA 2023/02/10 2023/03/21

EXEKUZIO DATA

2024ko maiatzaren 31ra arte

DIRULAGUNTZA ZENBATEKOA

  • Dirulaguntzak kostu hautagarrien %75 izango dira, indarreko legeria betetzeari buruzkoak izan ezik, horiek % 40 izango baitira.
  • Berdintasun planen kasuan, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 12.000 euro izango da.

HELBURUA

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra erraztuko duten eta Gipuzkoako enpresetan berdintasun hori lortzeko oztopoak ezabatuko dituzten baldintzak sustatzea, Erantzunkide saretik sortutako ikaskuntzekin bat eginez.

ENTITATE ONURADUNAK

Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatutako enpresak.

XEDE DIREN JARDUERAK

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauetarako eraldaketa-proiektuak garatzea izango da:

  • Emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak egitea eta diseinatzea, enpresaren eta alderdi sozialaren artean negoziatu ondoren.
  • Emakumeen eta gizonen arteko ordainsari berdintasuna bermatzeko tresnak eta prozedurak txertatzea: ordainsari erregistroa, ordainsari auditoretza, enpresan eta aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan jasotako lanbide sailkapeneko lanpostuak baloratzeko sistema, eta langileen informazio eskubidea.
  • Gizonen erantzunkidetasunaren ikuspegia zaintzan txertatzeko ekintzak bultzatzea, berdintasun planean ezarrita daudenak.
  • Soldatari lotutako desberdintasunak identifikatzea, zuzeneko eta zeharkako diskriminazioak kontuan hartuta; eta desberdintasun horiei aurre egiteko eta ezabatzeko planak eta prozedurak diseinatu eta garatzea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan ope@opeconsultores.es  posta elektronikoaren bidez edo 943 31 61 15 telefonora deituz.