2023ko maiatzaren 25a

 

INNOBIDEAK – INNOKONEXIO 2023

SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia

ONURADUNAK

ETE industrialak eta produktu/prozesu industrialari lotutako zerbitzuetakoak, EAEn kokatuak eta jarduera-zentro bat dutenak. Zentro horretan, aurkeztutako proiektuak eragina izan beharko du eta bertan egingo da diruz lagundu daitekeen jarduera. Betiere:

* Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren epigrafean alta emanda egotea, gutxienez sei hilabeteko antzinatasunarekin, laguntza-eskaera egiten denetik sei hilabete baino gutxiagoko epean eratutako enpresentzat izan ezik.

* Dirulaguntzaren eskabidea aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan:

  • Gutxienez 10 langileko batez besteko plantilla
  • Kudeaketa Aurreratua – Kudeabide lortzeko proiektuetarako gutxienez 50 langileko plantilla, batez beste.

 

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK ETA GASTUAK

Produktuaren berrikuntza (ondasunak edo zerbitzuak)

Negozio-prezesuan berrikuntza.

Europako Batzordeak sustatzen dituen Ikerketa eta Berrikuntzari buruzko deialdien esparruan, proiektuen proposamenetan parte hartzea sustatzea.

I+D+i.I+G+b emaitzen babesa eta balorizazioa.

* Erakundean Kudeaketa Aurreratua lortzera bideratutako ezarpenak (Kudeabide), aurrez egindako hausnarketa-prozesu bati erantzuten diotenak (Kudeaketa Aurreratuaren Hasierako Kontraste Txostena, Kudeaketaren Diagnostikoa, Plan Estrategikoa edo Kudeaketa Plana).

 

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Itzuli beharrik gabeko gastuen  50% diru-laguntza,  enpresa bakoitzeko:

  • 250.000€ enpresako banakako proiektuetarako
  • 500.000€ lankidetza-proiektu batean sartutako enpresa guztientzat.

Laguntza hau behar bezala jasotako eskabideen ondoz ondoko konkurrentzia-prozeduraren arabera aitortuko dira.

 

ESKABIDEAK AURKEZTEKO MODUA ETA EPEA

Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, programaren web-orriaren bidez.

Laguntza-eskabidea aurkezteko epea oinarriak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2023ko urriaren 19an amaituko da.

Jarraian, OPE CONSULTORESek  egindako proiektuak kontsulta ditzakezu programa honen jarduera-ildo bakoitzaren barruan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan ope@opeconsultores.es helbide elektronikoan edo 943 31 61 15 telefonoan.