ERAKUNDEA | EREMUA | LURRALDEA | HASIERA DATA | AMAIERA DATA |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA | LEHIAKORTASUNA | GIPUZKOA | 2024/05/17 | 2024/06/20 |
EXEKUZIO DATA
2025ko ekainaren 30era arte
DIRULANGUNTZA ZENBATEKOA
Kostu hautagarrien %75 izango dira
HELBURUA
Gaitasun lehiakorrak bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk eta enpresa aukera berriak garatzeko dimentsio egokia (merkatuei erantzuteko ahalmena) lortzeko.
ENTITATE ONURADUNAK
Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatutako eta lankidetza edota laguntza formularen baitako enpresak.
XEDE DIREN JARDUERAK
Dirulaguntza jaso ahal izango dute enpresetan eraldaketa proiektu hauek garatzeko jarduerek:
- Enpresen arteko lankidetzarako ereduak diseinatzea eta aplikatzea;
- Enpresen dimentsio berriak sortzea;
- Lankidetzan diharduten enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna handituko duten lankidetza proiektuak gauzatzea Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritzaren eskumenen barruan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan ope@opeconsultores.es posta elektronikoaren bidez, edo 943 31 61 15 telefonora deituz.