ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ZABALIK
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako programaren 2022. edizioa abian dago, pertsonek enpresetan parte hartzea bultzatzen duten proiektuak sustatzeko, konpromisotik eta erantzunkidetasunetik abiatuta.
HELBURUA:
Lurralde aurrerapeneko eredu bat sustatzea, enpresen lehiakortasuna hobetuko duten eta lurraldearen beraren baldintza sozialak eta ekonomikoak hobetzen lagunduko duten politika eta jardunbide operatiboetan oinarritua
ONURADUNAK:
* Gipuzkoan kokatutako enpresak.
* Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.
* EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen
federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako
enpresen interesak ordezka tzen dituztenak.
* Gipuzkoan kokatutako EAEn ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalak.
JARDUERA LERROAK:
* Lantoki eraldatzaileak, jasangarriak eta pertsonekiko eta lurraldearekiko konpromisoa dutenak garatzea.
* Pertsonen enpresetako parte hartzea sustatzea.
* Enpresetan bizialdi osoko ikaskuntzaren bidez enplegagarritasunerako gaitasunak eta konpetentziak sustatzea.
* Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta kontziliazio erantzunkidea txertatzea.
* Etorkizuneko enplegurako antolaketa aldatzea.
* Gipuzkoan bizialdi osoko ikaskuntzarako sistemaren rola
eta enplegagarritasuna indartzea.
* Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan ezagutza sortu, transferitu eta partekatzea.
DIRU-LAGUNTZAREN GEHIENEKO ZENBATEKOA:
Laguntzak kostu hautagarrien %75ekoak izango dira, honako kostu hauek barne:
*Barruko lagileak: ezingo dute gainditu kostu hautagarrien %35a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 €/orduko izango da.
*Kanpoki langileak: hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.
ESKAERAREN AMAIERA-DATA:
2022ko ekainaren 7a arte, 12: 00etan.
Inspiratu zaitez proiektu adibide hauekin eta ez galdu aukera hau!
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan ope@opeconsultores.es helbide elektronikoan edo 943 31 61 15 telefonoan.