ERAKUNDEA | EREMUA | LURRALDEA | HASIERA DATA | AMAIERA DATA |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA | ENPRESAREN JARRAIPENA | GIPUZKOA | 2024/05/17 | 2024/06/20 |
EXEKUZIO DATA
2025ko ekainaren 30era arte
DIRULANGUNTZA ZENBATEKOA
Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 75 izango dira
HELBURUA
Enpresa jardueraren jarraipena sustatzea, enpleguari eustea eta Gipuzkoan enpresak sustraitzea.
ENTITATE ONURADUNAK
a) Gipuzkoan kokatutako enpresak.
b) Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.
c) EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.
XEDE DIREN JARDUERAK
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak eraldaketa proiektuak izango dira, eta helburu hauek izango dituzte:
- Enpresaren ondorengotza eta/edo transmisioa planifikatzea.
- Enpresaren hazkunde ez-organikorako estrategiak definitzea.
- Enpresaren transmisioko prozesuak garatzea.
- Belaunaldi erreleboa bermatzea.
- Gobernu korporatiboko egiturak eta prozesuak sortzea eta horiek trebatzea.
Jarraian, laguntza-programa honen barruan OPE CONSULTORESek egindako proiektuak kontsulta ditzakezu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan ope@opeconsultores.es posta
elektronikoaren bidez edo 943 31 61 15 telefonora deituz.