ERAKUNDEA EREMUA LURRALDEA HASIERA DATA   AMAIERA DATA
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA PERTSONEN PARTE-HARTZEA ENPRESAN GIPUZKOA 2023/02/10 2023/03/21

EXEKUZIO DATA

2024ko maiatzaren 31ra arte

DIRULAGUNTZA ZENBATEKOA:

Kostu hautagarrien %75 izango dira, kanpoko eta barneko langileen kostuak barne.

Barneko langileen kostuek ezin izango dute gainditu guztizko kostu hautagarriaren % 35, eta gehienez 35 euro/orduko izango da hautagarria.

HELBURUA

Gipuzkoan pertsonetan oinarritutako enpresa eredu parte-hartzaileagoak sustatzea, enpresetan pertsonen partaidetza aktibo, eraginkor eta erantzunkide baten bitartez kalitatezko enpleguaren eta jasangarritasun hirukoitzaren oinarrizko osagai gisa.

ENTITATE ONURADUNAK

a) Gipuzkoan kokatutako enpresak.

b) Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.

c) EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

d) Gipuzkoan kokatutako EAEn ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalak.

XEDE DIREN JARDUERAK

Diruz laguntzeko moduko jarduketak izango dira enpresetan, konpromisotik eta erantzunkidetasunetik, pertsonen partaidetza eremu hauetan ezartzeko prozesuak bultzatzen dituzten proiektuak:

  • Kudeaketan partaidetza
  • Erabaki estrategikoetan partaidetza
  • Emaitzetan partaidetza
  • Kapitalean partaidetza.
  • Emakumeen partaidetza erabakiak hartzeko    esparruetan

Jarraian, laguntza-programa honen barruan OPE CONSULTORESek egindako proiektuak kontsuta ditzakezu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan ope@opeconsultores.es posta elektronikoaren bidez edo 943 31 61 15 telefonora deituz.