Danobat

Danobat

Antolakuntza eredua bezeroarekin eta pertsonarekin zentroan.

Malguak eta bizkorrak izatea merkatuak eskatzen duenari azkar erantzuteko, horixe da hazten ari diren enpresen erronka nagusietako bat.

Enpresa handi samarretan benetako artea da talde txikiak, autokudeatuak eta bezeroarekin harreman zuzena dutenak eta espiritu kooperatibistaren partaidetzaren funtsa uztartzea.

Eta horixe da Danobat Kooperatiban izandako eraldaketa.

Danobatri buruz

Danobat Kooperatiba Danobat Group-eko kidea da, Mondragon Korporazio Kooperatiboaren makina erremintaren dibisioaren barruan. Bertan 400 lagun baino gehiagok lan egiten dute, eta soluzio berritzaileak garatzen dituzte ekipamenduan eta balio handiko zerbitzuak eskaintzen dituzte fabrikazioaren arloan hainbat sektoretarako. Bere gaitasun tekniko handia indartu egiten du bere kulturak, bezeroa jartzen baitu erakundearen erdigunean, eta pertsonak baitira bere xede.

Proiektuaren helburua

Enpresa estrategiarekin bat datorren antolakuntza eredu berria eraikitzea eta ezartzea, azken boladan bizi izan den hazkunde organikoa finkatzeko eta, aldi berean, pertsonen protagonismoa deszentralizatzeko.

Eraldatze proiektua da, antolakuntza, lidergo eta kudeaketa ereduak negozio ereduarekin bat etorriz lantzen dituena, eta, aldi berean, kultura aldaketa bultzatzen duena.

Proiektuaren begirada sistemikoa

EST. BER. ANT. OPER. PER. BEZ.

Lortutako emaitzak

  • Antolakuntza eredu berria, 70 lagunen parte hartze aktiboarekin eraikia eta erakunde osoarekin kontrastatua.
  • Zuzendaritza eta lidergo rolak berregituratzea, ikuspegi estrategiko eta zeharkakoarekin, taldeak bultzatzeko rolarekin batera.
  • Dinamikak aldatzea talde naturaletan (negozio unitateak, proiektu taldeak, unitate industrialak eta zerbitzu unitateak...), honela zehaztuta:
Danobat
Ez dugu bilatzen erantzunak emango dizkigun eta zer egin esango digun norbait, baizik eta gurekin alternatibak aztertu eta eraikiko dituen norbait.

XABIER ALZAGA
– Danobateko CEOa

Prozesuaren gakoak

  • Pertsonek parte hartze handia dute antolakuntza eredua sortzen eta abian jartzen.
  • Zuzendaritzaren inplikazioa eta eraldaketa prozesuaren bultzatzaile gisa duen rola bere gain hartzea, proiektu estrategikotzat hartuta. Liderren kontzientzia maila handia.
  • Eraldatze prozesuari zentzua ematen zion erronka partekatuan oinarritutako diskurtsoa eraikitzea.
  • Eraldatze prozesuaren ikuspegi sistemikoa eta zeharkakoa, lidergoaren eta kudeaketaren antolaketa eredua ekoizpen ereduarekin lerrokatuz.
  • Laneko unitate naturalen eguneroko dinamiken aldaketa lantzea, portaera errutina berriak sortuz, gauzak gerta daitezen.

Beste kasu arrakastatsu batzuk

Zein da zure helburua?

Betetzeko modurik onena aurkituko dugu

Itxi hitzordua