EITB

EITB

Bidea egiten, oinez: lidergo integratzailea eta parte hartzailea garatzea.

Ikus-entzunezko komunikazioaren sektorea eraldatzen ari den testuinguru honetan, lidergoa funtsezkoa da aldaketari modu irekian eta azkar aurre egiteko.

Zuzendaritza talde kohesionatu batek zentzua eta energia ematen dizkio aldaketari, eta erronka estrategikoei erantzuteko pertsonek dituzten gaitasunak integratzen ditu.

EITBri buruz

EITB multimedia zerbitzu publikoa da, balio demokratikoekin, euskal gizartearen aniztasunarekin eta kudeaketaren gardentasunarekin konprometitua. EITBk pertsonen bizitza aberasteko lan egiten du, informazioan eta entretenimenduan kalitatezko eskaintza erakargarria eginez eta euskararen garapenean lagunduz. EITBk digitalaren erronkari aurre egin behar dio, lidergo motibatzailea eta inspiratzailea garatuz, eta barne aldaketa ekimenez sustatuz, etorkizunean konfiantza izanda.

Proiektuaren helburua

EITBko zuzendaritza taldea garatzea, haren kohesioa sustatuz eta taldeen lidergoan integrazio eta partaidetza dinamikak eraikiz; eta erakundea aldaketara irekitzearen balioa bultzatuz.

Proiektu honek lidergoa eta kultura lantzen ditu aldaketa estrategia bultzatzeko, antolaketa dinamikak eraldatzen dituzten errutina eta sistema berriak eraikiz.

Proiektuaren begirada sistemikoa

EST. BER. ANT. OPER. PER. BEZ.

Lortutako emaitzak

  • Kohesio eta integrazio handiagoa zuzendaritza taldearen eta EITBko arduradunen artean.
  • EITBren lidergo estiloa identifikatzea eta garatzea, taldeen artean ezarritako bilera eta komunikazio dinamika berriekin.
  • Zuzendarien eta arduradunen kontzientzia eta konpromiso handiagoa euren lider rolari dagokionez, eguneroko kudeaketan eta EITBren etorkizuna eta aldaketa esploratzen duten dedikazioa orekatuz.
  • Aldaketaren norabideari eta helburuari buruzko mezu lerrokatua sortzea, pertsonen parte hartze handiagoa eraginez eta erronka estrategikoen garapenean azkarrago aurrera eginez.
EITB
Elkarrekin eraikitzearen garrantzia ikasi dugu. Badakigu taldearen kohesioa funtsezkoa dela gure estrategia abian jartzeko eta erakunde gisa gure bidea eraikitzeko

MAITE ITURBE
– EITBko zuzendari nagusia
(proiektuan zehar)

Prozesuaren gakoak

  • Zuzendariek eta arduradunek elkarrekin lanean emandako denbora errepikaria eta kalitatezkoa. Pertsonen arteko lotura sustatzea.
  • Parte hartzeko dinamikak sortzea, erakundearen zati handi batean aldaketaren kontzientzia sortzeko.
  • Erakundearen benetako erronkei buruz gogoeta egitea eta lidergoa, komunikazioa eta parte hartzea lantzea, estrategiarekin eta aldaketaren beharrarekin lotuz.
  • Eginez esperimentatzea eta ikastea, egunerokoan elkarreragiteko modu berriak probatuz.

Beste kasu arrakastatsu batzuk

Zein da zure helburua?

Betetzeko modurik onena aurkituko dugu

Itxi hitzordua