ERAKUNDEA EREMUA LURRALDEA HASIERA DATA   AMAIERA DATA
 GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA LEHIAKORTASUNA GIPUZKOA 2023/02/17 2023/03/30

EXEKUZIO DATA

2024ko maiatzaren 31ra arte

DIRULANGUNTZA ZENBATEKOA

Kostu hautagarrien %75 izango dira

HELBURUA

Aukera berriak sortzea ahalbidetuko duten gaitasunak eta jarduerak sustatzea, jardueraren eraldaketa sustatuz, jarduera berrien eta enpresa-eredu iraunkor berrien balio-ekarpenaren bidez.

ENTITATE ONURADUNAK

a) Gipuzkoan kokatutako enpresak.

b) Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.

c) EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

XEDE DIREN JARDUERAK

  • Negozioaren eskumenak eta/edo oinarrizko eskumenak identifikatzea, etorkizunean potentzial handiagoa izango duten enpresa aukerak garatzekobalioa sortzen dutenak (atzerrira konektatutako enpresaren ezagutza bereizgarria identifikatzea eta zentzuz ustiatzea).
  • Eskuin-ezkertia ikuspegia barne hartzen duen antolaketa-diseinua garatzea (egungo gaitasunak ustiatzeko potentzialtasuna, etorkizuneko garapenerako aukera berriak esploratzeari utzi gabe).
  • Barnekintzailetzako dinamikak ezartzea (enpresaren barruan aldeko testuinguru bat sortzea, pertsonen eta enpresen berezko gaitasunak aprobetxatzeko etengabeko dinamika baten bidez, bai barnekoa bai ingurunera irekia, negozio lerro edo jarduera ekonomiko berriak sustatzeko.
  • Negozio aukera berriak sortzen dituzten dinamikak ezartzea, prospektiba eta aurreratze teknikak barne hartzen dituztenak (enpresan eta kanpoan dagoen ezagutza eta sormena modu intentsiboan erabiliz eta konbinatuz. aurrez kontrastatutako merkatu balioko proposamenetan).
  • Negozio ereduak balio erantsi handiagoko proposamenetara bideratzea, serbitizazioa barne –produktutik produktu eta zerbitzu binomiora doan eboluzioa-.
  • Eraldaketa eta dibertsifikazio irekiko egiturazko prozesuak diseinatzea (balioa eta ezagutza ematen duten kanpoko erakunde edo profesionalekin lankidetzan aritzeko eta konfiantza sortzeko prozesuak).
  • Jarduera produktiboak Gipuzkoara itzultzea (Reshoring), baldin eta aurrez azpikontratatutakoak, tokialdatutakoak edota Gipuzkoako enpresek EAEtik kanpo garatutakoak
    badira
  • Ekonomia zirkularraren esparruan aukerak identifikatzea eta antolatzea, eta baita ere ekodiseinuaren eta eko-zerbitizazioaren esparruan.
  • Aukerak identifikatzea eta antolatzea, ekonomia sortzailearekin lotutako jarduerak txertatuz.

 

Jarraian, laguntza-programa honen barruan OPE CONSULTORESek egindako proiektuak kontsulta ditzakezu. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan ope@opeconsultores.es posta elektronikoaren bidez, edo 943 31 61 15 telefonora deituz.