2024ko apirilaren 04a

 

FAST TRACK INNOBIDEAK 2024

SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia 

ONURADUNAK

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako industriako eta industria-produktuarekin/-prozesuarekin lotutako zerbitzuetako ETEak

* Kudeabide lerroan (Kudeaketa Aurreratua) dirulaguntzaren eskabidea aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan batez beste 50 enpleguko plantilla izatea.

 

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK ETA GASTUAK

Programa berri honek bi ildo desberdini emango die dirulaguntza, berrikuntza-proiektuei dagokienez:

* Berrikuntza-proiektuak, % 50ean diruz lagunduta, 250.000 euroko gehienekoarekin. Proiektu horietan, honako proiektu-tipologia hauek lagunduko dira:

– LLTB altuak garatzeko berrikuntza-proiektuak produkturako eta ekoizpen-prozesurako.

– Produkturako eta ekoizpen-prozesurako teknologiak sartzeagatiko berrikuntza-proiektuak.

 – Negozio-prozesurako metodologiak txertatzeagatiko berrikuntza-proiektuak.

 – Negozio-ereduko berrikuntza-proiektuak.

* Berrikuntzarako ekintza osagarriak garatzeko proiektuak, % 50ean diruz lagunduta, 25.000 euroko gehienekoarekin. Proiektu horietan, honako proiektu-tipologia hauek lagunduko dira:

– Kudeaketa aurreratua – Kudeabide

– I+G+b nazioartekotzea

– I+G+b babestea eta balioestea

 

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Dirulaguntza gastu hautagarrien % 50ekoa izango da, itzuli beharrik gabe. Gehienez ere:

  • 250.000€ enpresako eta urteko, berrikuntza-proiektuetarako.

     Ildo honetan, dirulaguntza jaso ahal izango dute barneko eta kanpoko langileen gastuek, zeharkako kostuek, tresna eta ekipoen kostuek, materialek eta bestelakoek.

  • 25.000€ ekintza bakoitzeko.

     Ildo honetan, kanpoko langileen kostuak baino ez dira diruz lagunduko.

Laguntza hauek behar bezala jasotako eskaeren ondoz ondoko konkurrentzia-prozeduraren arabera aitortuko dira.

 

ESKABIDEAK AURKEZTEKO MODUA ETA EPEA

Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, programaren web-orriaren bidez.

Laguntza-eskabidea aurkezteko epea oinarriak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 2024ko apirilaren 4an eta 2024ko maiatzaren 30 an amaituko da.

Jarraian, OPE CONSULTORESek  egindako proiektuak kontsulta ditzakezu programa honen jarduera-ildo bakoitzaren barruan.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan ope@opeconsultores.es helbide elektronikoan edo 943 31 61 15 telefonoan.