ERAKUNDEA | EREMUA | LURRALDEA | HASIERA DATA | AMAIERA DATA |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA | BERRIKUNTZA | GIPUZKOA | 2024/05/07 | 2024/06/05 |
EXEKUZIO DATA
2025ko ekainaren 30era arte
DIRULAGUNTZA ZENBATEKOA
a)Funtsezko ikerketa proiektuen kasuan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100.
b)Ikerketa industrialaren proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50.
c)Garapen esperimentaleko proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25.
d)Interes bereziko ekintza osagarrietan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 funtsezko ikerketa proiektuei lotuta badaude, eta % 50 ikerketa industrialeko proiektuei lotuta badaude.
HELBURUA
Aldeko testuinguru bat sustatzea, ekosistema sozioekonomiko osoaren lankidetzarekin, alde batetik, kalitatezko enplegu jasangarri bat sortzeko, betiere Gipuzkoan bultzatzen ari den enpresa eta lurralde garapeneko ereduarekin lotua, eta bestetik, enplegua eta lantokiak eraldatzeko gaitasunak garatzeko, etorkizuneko aldaketei aurrea hartzea eta sortuko diren aukera guztiak aprobetxatzea ahalbidetuko dutenak, jasangarritasun hirukoitza txertatuz (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa)
ENTITATE ONURADUNAK
a) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuak dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden entitateak.
b) Gipuzkoan kokatutako enpresa-elkarteak eta klusterrak.
c) EAEn kokatuta dauden eta Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituzten enpresa elkarteak eta/edo klusterrak.
d) Gipuzkoan kokatutako EAEn ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalak.
e) Dirulaguntzaren xede diren gaietan espezializatutako zerbitzu aurreratuen enpresak, Gipuzkoan kokatuak.
XEDE DIREN JARDUERAK
Diruz lagundu daitezke jarduketa hauek:
- Funtsezko ikerketa proiektuak.
- Ikerketa industrialeko proiektuak.
- Garapen esperimentaleko proiektuak.
- Interes bereziko ekintza osagarriak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) erakunde bat, gutxienez, barne hartzen duten ekintzak, prospektiba eta zaintza azterlanak egiteko; eta lankidetza, transferentzia, dinamizazioa, sustapena, hedapena eta zabalkundea bultzatzeko ekintzak, funtsezko eta industria arloko ikerketa proiektuekin lotutako jardueretan.Diruz lagundu daitezkeen jarduerak lurraldearen eraldaketa jasangarri eta erantzunkidera bideratuko dira, kalitatezko enplegua garatzea ahalbidetuko duen testuinguru eta baldintza jakin batzuk sortzeko, betiere honako gai hauetara bideratuta:
- Enpleguaren kalitatea
- Lantokien eraldaketa
- Langileen parte hartzea enpresetan
- Bizitza osoko ikaskuntza
- Enplegagarritasuna eta okupazio maila
- Etorkizuneko enplegua eta enpleguaren etorkizuna
- Aldaketa digitalak, ekologikoak eta demografikoak
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta erantzunkidetasuna
- Enplegu jasangarria
- Enplegu gune berriak
- Enpleguaren hiru dimentsioak integratzea (pertsonala, antolakuntzakoa eta soziala)
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan ope@opeconsultores.es posta elektronikoaren bidez edo 943 31 61 15 telefonora deituz.