ERAKUNDEA EREMUA LURRALDEA  HASIERA DATA   AMAIERA DATA
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA BERRIKUNTZA GIPUZKOA 2023/02/10 2023/03/21

EXEKUZIO DATA

2024ko maiatzaren 31ra arte

DIRULAGUNTZA ZENBATEKOA

a)Funtsezko ikerketa proiektuen kasuan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100.
b)Ikerketa industrialaren proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50.
c)Garapen esperimentaleko proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25.
d)Interes bereziko ekintza osagarrietan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 funtsezko ikerketa proiektuei lotuta badaude, eta % 50 ikerketa industrialeko proiektuei lotuta badaude.

HELBURUA

Aldeko testuinguru bat sustatzea, ekosistema sozioekonomiko osoaren lankidetzarekin, alde batetik, kalitatezko enplegu jasangarri bat sortzeko, betiere Gipuzkoan bultzatzen ari den enpresa eta lurralde garapeneko ereduarekin lotua, eta bestetik, enplegua eta lantokiak eraldatzeko gaitasunak garatzeko, etorkizuneko aldaketei aurrea hartzea eta sortuko diren aukera guztiak aprobetxatzea ahalbidetuko dutenak, jasangarritasun hirukoitza txertatuz (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa)

ENTITATE ONURADUNAK

a) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuak dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden entitateak.

b) Gipuzkoan kokatutako enpresa-elkarteak eta klusterrak.

c) EAEn kokatuta dauden eta Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituzten enpresa elkarteak eta/edo klusterrak.

d) Gipuzkoan kokatutako EAEn ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalak.

e) Dirulaguntzaren xede diren gaietan espezializatutako zerbitzu aurreratuen enpresak, Gipuzkoan kokatuak. 

XEDE DIREN JARDUERAK

  • Funtsezko ikerketa proiektuak.
  • Ikerketa industrialeko proiektuak.
  • Garapen esperimentaleko proiektuak.
  • Interes bereziko ekintza osagarriak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) erakunde bat, gutxienez, barne hartzen duten ekintzak, prospektiba eta zaintza azterlanak egiteko; eta lankidetza, transferentzia, dinamizazioa, sustapena, hedapena eta zabalkundea bultzatzeko ekintzak, funtsezko eta industria arloko ikerketa proiektuekin lotutako jardueretan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan ope@opeconsultores.es posta elektronikoaren bidez edo 943 31 61 15 telefonora deituz..