ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ZABALIK

INNOBIDEAK KUDEABIDE programaren 2022ko edizioa abian dago. Programa hau Eusko Jaurlaritzak, SPRIk, EAEko hiru aldundiek eta EUSKALITek koordinatzen dute, eta EAEko enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak ematen ditu, kudeaketa aurreratuko metodologia, tresna eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz.

Programak bi fase ditu:

1. Fasea : Hasierako Kontrastea 

Enpresek beren kudeaketari buruzko diagnostiko bat egiten dute, Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferentziatzat hartuta, eta Euskalitek egindako kanpoko talde baten egiaztapenarekin.

Hasierako kontrastea eskatzeko epea (oraindik programan parte hartu ez duten enpresentzat) edo kontrastea eguneratzekoa edo berritzekoa (parte hartu duten baina kontraste-txostena iraungita duten enpresentzat) 2022ko maiatzaren 31n amaituko da.

2. Fasea: Ekintza plana

Hasierako kontraste-txosteneko gomendioetatik abiatuta, enpresak ekintza-plan bat egiten du. Plan horretan bi ekintza mota sar daitezke:

  • Proiektu Pilotuak
  • Finkatze-proiektuak

 

Innobideak Kudeabide

FORU ALDUNDIAK

Inspiratu zaitez proiektu adibide hauekin eta ez galdu aukera hau!

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan ope@opeconsultores.es helbide elektronikoan edo 943 31 61 15 telefonoan.