ERAKUNDEA EREMUA   LURRALDEA HASIERA DATA   AMAIERA DATA
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA LEHIAKORTASUNA HOBETZEA GIPUZKOA 2023/02/10 2023/03/21

EXEKUZIO DATA

2024ko maiatzaren 31ra arte

DIRULAGUNTZA ZENBATEKOA

Kostu hautagarrien %75 izango dira

HELBURUA

Gipuzkoako enpresen eraldaketa sustatzea, etorkizuneko enpleguaren erronkek sortuko dituzten aukerak aprobetxatzeko eta, horrela, Gipuzkoako sare sozioekonomikoaren jasangarritasun hirukoitza ziurtatzeko, betiere kalitatezko enplegu handiagoa eta hobea, eta gizartearen eta lurraldearen kohesioa abiapuntu hartuta.

ENTITATE ONURADUNAK

a) Gipuzkoan kokatutako enpresak.

b) Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.

c) EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

d) Gipuzkoan kokatutako EAEn ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalak.

XEDE DIREN JARDUERAK

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauetarako eraldaketa-proiektuak garatzea izango da:

  • Enpleguaren etorkizunak enpresan izango duen eragina aztertzea, hiru dimentsio mikroetan (zer, nork, non).
  • Trantsizio digitalek, ekologikoek eta demokratikoek enpleguaren konfigurazioan zer eragin izango duten identifikatzea.
  • Etorkizuneko enplegurantz eboluzionatzeko estrategiak eta ekintzak diseinatzea eta planifikatzea.
  • Enpleguaren eraldaketa berri bateranzko aldaketak sustatzea.
  • Enpresako langileen enplegagarritasuna sustatzea.
  • Pertsonen enplegagarritasun maila edo indizea identifikatzea.
  • Enplegu beharrak planifikatzea epe ertain/luzean, jardueraren estrategia berriei dagokienez.

 

Jarraian, laguntza-programa honen barruan OPE CONSULTORESek egindako proiektuak kontsuta ditzakezu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan ope@opeconsultores.es posta elektronikoaren bidez edo 943 31 61 15 telefonora deituz.